2010/01/30

7. eguna, igandea

10, eguna, ostirala

10
View more documents from guestfdc69fb.

2010/01/28

9. eguna, asteartea

09
View more documents from guestfdc69fb.

8. eguna, asteartea

Lazkaokoekin hitz egiten…

Atzo, astelehena 26, Lazkakoko barnetegiko ikasleekin hitz egin genuen. Aitor eta Josune irakasleekin eta Asier, Dimas eta Ibai ikasleekin hitz egin genuen. Horia sko gustatu zitzaigun.

Gauza asko kontatu genituen: aurkezpenak, herria deskribatzea. Guk esan genien nolakoa den barnetegia hemen, eta gure leloa “Pocitosen pozik” dela.




“Anaia Handia” berriro

Gaur barnetegian “Anaia handiak” jarraitu du Jonekin aitorlekuan: ikasketa-plan, plataforma, ikasgai-zerrenda eta komunikatzeko orduei buruz hitz egin dugu. Nominatua zaude!

7. eguna, astelehena

07
View more documents from guestfdc69fb.

7. eguna, igandea

07
View more documents from guestfdc69fb.

2010/01/27

6. eguna, larunbata

Gaur klase gutxiago

Egunero bezala, gaur goizeko zortzietan gosaldu dut. Hemen zortzietatik bederatzietara gosaltzen dugu.
Klasea goizeko bederatzietan hasi da: noren, norena, norekin, norentzat deklinabide kasuak errepasatu ditugu. Jokoak ere egin ditugu; adibidez, gauzak zertarako erabiltzen diren asmatzen saiatu gara.
Arratsaldea librea izan da, ez dugu klaserik izan. Batzuk, hondartzara joan gara; beste batzuk, shopingera; eta, besteek, deskantsatu egin dute.
Arratsaldean zinema ikusi dugu hotelean. Filma bukatu ondoren, afaltzera joan gara, eta ondoren… ez dakigu, erreportero guztiak parrandan zebiltzan.

Gaurko ekintza bereziak
“Big Brother” barnetegian
Denok aitorlekura joan gara Kinkurekin! Eta… proposatuta, nominatuta, gaude! Zergatik? Tresnarik ez dugulako erabiltzen. Hemendik aurrera mintzamena lantzeko tresnak erabili beharko ditugu!!
“Pocitosen pozik” zinema
Arratsaldean estreinaldi bat ikusi ahal izan dugu: “Aupa Etxebeste”
Gabiren kioskoan goxokiak erosi ahal izan ditugu. Oso film polit eta barregarria izan da, eta goxokiak, oso onak.



Turismoa Uruguain
Uruguain oso pozik daude, Euskara-ikasleak asko erosten ari direlako. Ekonomiak %8 egin du gora.
Ramblak alaiak dira.
Euskal talde baten musika iritsi da Uruguaira. Montevideoko ramblan jo dute eta sarrera guztiak agortu dira. Horregatik, laster beste kontzertu bat emango dute.
EFEren iturriek esan dute Noe, Alvaro eta Leonat dutela izena musikariek. Bira honetan dantzari bat ere etorri da: Alejo.

5. eguna, ostirala

2010/01/26

6. eguna, larunbata

6. Eguna
View more documents from sastarri.

Juanita Zubizarreta


Juanita Zubizarreta, Coronel Pringleseko Eusko Etxearen Lehendakaria

Egun on, Juanita, esadazu zelan izan den zure esperientzia eusko etxearen lehendakari lez, zelan hasi zen, zure historia eusko etxean.


Bueno, aurten Eusko etxeak hogei urte betetzen du eta ni sortzaileetakoa naiz, egia esan, ia zuzendaritza osoa sortzailea da (barreak). Iraunkortasuna frogatzen ari gara (barreak). Nire lehen aldia lehendakari bezala 2004ren amaieratik 2007ra izan zen, eta 2009an berriro hautatu ninduten.


Seguru errepikatzen ari zarela gustatzen zaizulako


Esperientzia aberasgarria da, zalantzarik gabe. Halan, zuk sakontzen duzu euskal kulturan eta, gainera, lan egiten duzu kultura hau zabaltzeko. Adibidez, 2005ean euskaraz abesten duen eta beste eusko etxeetara joaten den korua sortu zen.



Parte hartzen duzu koruan?

Ez, baina neuk ahalegina egin nuen koru hau sortzeko.


Eusko etxeak badu beste ekintzarik?

Bai, adibidez, bi dantza talde daukagu, txikientzako eta helduentzako, eusko etxeko gazteei esker. Beste ekintza bat izango da (barreak) euskara klaseak. Martxoan hasiko da izena emateko epea eta klaseak ere martxoan hasiko dira.


Zelakoa da lehendakariaren lana, sano kantsagarria batzuetan?

Batzuetan apur bat bakarrik sentitzen zara. Zuzendaritzan, hamabost parte hartzaile gara eta orokorrean lauk bakarrik lan egiten dugu. Dena den, oso diruzain ona daukagula esan behar dut. Hura onean eta txarrean dago beti laguntzeko.


Eta, Zelakoa da Euskal Etxearen etorkizuna?

Geure liburutegia eta idazkaritzako bulegoa eraikitzen ari gara, etxe zaharraren ondoan. Gainera, aurten, martxoan, esan dizudan bezala, Euskara klaseak hasiko ditugu. Gure giza taldearen alde zerbait egitea nire helburu nagusia da. Ez dugu nahi eskatu, eman baino. Geuk, euskaldunok, gure eta gure aurrekoen kultura zabaldu nahi eta behar dugu, hau da, gure lekutik kooperatu.


Eskerrik asko, Juanita, atsegin handia izan da beti lez.

Ez Horregatik, mila esker zuri.


2010/01/24

5. eguneko kronika

04
View more documents from guestfdc69fb.


Txapeldunak iruditan

Gure txapeldunak hobeto ezagutu nahi badituzu, ikusi argazkiak.


2010/01/23

4. egunaren kronika

Egun ezberdina


Osteguna 21 egun ezberdina izan da. Eguna hasteko, aurreko eguneko egunerokoa ikusi dugu: Donostiako danborrada…

Gero ohiturrei buruz hitz egin dugu. Ikasle guzitok gure herriko ohiturak kontatu ditugu:

  • Kolonbian: Medellingo lore-azoka eta Banbuco festa
  • Argentinan; Makintxaoko ile-moztaile txapelketa, Atamisquiko gazta-festa, Viedma eta Patagonesko sorrera-festa, Chivilcoyko tradizioaren eguna, Trenque Lanqueneko Errege-maratoia.
  • Brasilgo inauteriak.
  • Montevideoko deiak.


Ohitura hauei buruz gehiago jakin nahi baduzu, joan gure BLOGera.


Arratsaldean, taldearen argazki “ofiziala” atera dugu, zazpi eta erdietan.



Gero, Gabik eta Mirenek ustekabe atsegina ekarri digute: gimnasia aerobika. Oso dibertigarria izan da!





3. eguko kronika

03
View more documents from guestfdc69fb.

2010/01/21

3. eguneko kronika

03
View more documents from guestfdc69fb.

Dantza-ikastaroa. 1. eguna


Noe Fernandez, euskal musika- irakaslea



NOIZTIK EGITEN DUZU MUSIKA?
Txikitan nire amonaren aldeko aitona zuberoatarrak bandoia jotzen irakatsi zidan. Gero pianoa ikasi nuen.

NOIZ ETA NOLA JARRI ZINEN HARREMANETAN EUSKAL MUSIKA TRADIZIONALAREKIN?
2006 urtean nire hiriko Euskal Etxean euskal musika tresnak aurkitu nituen, eta asko gustatu zitzaizkidan . Orduan, hor euskal musikako tailerra antolatu nuen txikientzat.

ZEIN DIRA INSTRUMENTU HORIEK?
Ttun-Ttuna, txalaparta, panderoa, txistua, xirula, arrabita dira.

NON EROSI DUZU ZURE TTUN-TTUNA?
Ez, ez dut erosi. Etxean zeuden egurrekin egin nuen instrumentu hau.

ETA HAURREK NOLA LORTZEN DITUZTE BEREN TRESNAK?
Tailerrean, haurrek egiten dituzte beren musika-tresnak. Material zaharrak erabiltzen dituzte.

ZEIN DA ZURE HELBURUA?
Tradizioak eta ohiturak zaintzea da. Tradizioak errerrespetatuz gero, bizi izango dira.

2. eguneko kronika

Goizean kirola, gauean danborra!


Egunero bezala, eguneko gertaerak idatziko ditugu.

Goizean Euskal Herriko urteko kirolariak ezagutu ditugu: txirrindulariak, eskalaitzaileak, surflariak, pilotariak…

Gero, gure herriko eta munduko 2009ko kirolaririk onenak izendatua ditugu.

Arratsaldean, bakarkako lana egin dugu eta gero Leonatekin klasea izan dugu.

Bederatziak laurden gutxitan Gabyk kanoia piztu du, eta interneten Donostiatik Donostiako danborradaren bideo transmisioa erakutsi digu.



Donostiako Martxa

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
(H)URA DA SANTUA
(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
(H)OR DI(H)OAZ
JOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA¡
DANTZARA¡
DONOSTIARREI OI(H)U
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI



2010 DAMBORRADA

EGITARAUA:

  • Urtarrilak 17, ostirala:
    • 15:00etatik 17:30etara: Donostiako auzoetan, Eskola eta Ikastola ezberdinen Haur Danborraden saioak.

  • Urtarrilak 19, asteartea:
    • 12:00etan: Gaska Kiroldegian, Haur Danborradako Ohorezko Karguen Festa-Aurkezpena.
    • 14:30etatik 20:30etara: Donostiako auzoetan, Haur Danborrada ezberdinen saioak.
    • 19:00etan: Udaletxeko Pleno Aretoan, Hiritar Merezimenduzko Dominen Banaketa.
    • 23:25etatik 00:00etara: Donostiako auzoetan, Helduen Danborrada ezberdinen saioak.
    • 00:00etan: Konstituzio Enparantzan, Gaztelubide Elkartearen eta gainontzeko danborradetako ordezkarien eskutik Banderaren Igoera.
      • Donostiako Konstituzio Plazan Odon Elortza Alkateak Gaztelubide Elkarteko Danborradak eta gainontzeko danborraden ordezkariek Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen duen bitartean Donostiako Bandera jarriko du, festei hasiera emanez. Martxaz gain Iriyarena, Retreta, Polka, Tatiago, Diana eta gainontzeko piezak joko dituzte.

  • Urtarrilak 20, asteazkena:
    • 12:00etatik 14:00etara: Alderdi Ederren, Haur Danborrada.
    • 12:30etan: Udaletxean, Urrezko Danborra.
    • 15:15etatik 00:00etara: Donostiako auzoetan, Helduen Danborrada ezberdinen saioak.
    • 00:00etan: Konstituzio Enparantzan, Union Artesana Elkartearen eskutik Banderaren Jeitsiera.
      • Konstituzio Plazan, urtarrilak 20ko gaueko hamabietan, Donostiako Alkatea den Odon Elorzak Hiriko Bandera jeitsiko du Union Artesana Elkarteko danborradak San Sebastian Martxa jotzen duen bitartean, horrela festei amaiera emanez.

Donostiako Damborradari buruzko beste berri batzuk


La Oreja de Van Gogh taldekoak "a capella" abestu dute Donostiako Martxa, Urrezko danborra jasotzean.


Txikienek ere danbor-hotsen erritmora desfilatu dute



Juan Mari Abadek azkeneko aldiz zuzendu du Donostiako danborrada





Tendentziak, tatuak eta...


Gustavo Echandia, bartegiko tatuatuena

Kaixo Gustavo, zer moduz zaude?

Oso ondo nago.


Beno badakizu hemen jendeak tatuaje asko dituela. Zergatik egin zenituen zuk zureak?
Tatuajeak egin nituen, tatuaje artea gustatzen zaidalako.


Zein gustatzen zaizu gehien?

Gehien gustatzen zaidana “El Chavo del del ocho” tatuajea da.


Zer esan nahi dute zure tatuajeek?

Niri gustatzen zaizkidan gauzak



Gustavo, eskerrik asko.

Zuri


2. eguneko kronika

Paperezkoa

2010/01/20

1. eguneko kronika

Montevideon berriro!


Gaur euskaldunok Montevideora etorri gara. Brasilgoak, Argentinakoak, Txilekoak, Kolonbiakoak eta Uruguaikoak gara. Euskara online ikasten ari gara, eta orain mintzamena lantzeko barnetegian elkartu gara.

Enriquek, Gabik eta Jonek ongi etorri eman digute Pocitos hotelean.

Gero, lan egin dugu eta euskaraz hitz egin dugu.

Hamaiketan, hamaiketakoa hartu dugu: oso gauza goxoak prestatu dizkigute. Hamaika eta erdietan klasera itzuli gara.

Ordu batean, jatetxera joan garenean, zerbitzariak agurra euskaraz eman digu: “Ongi etorri, lagunak!”

Bazkaldu ondoren, batzuk hondartzara joan gara eta besteek siesta egin dute.

Seietatik zazpietara bakarkako lana egin dugu. Gero asko ikasi dugu eta, bukatzeko, denok batera abestu dugu, “Maritxu nora zoaz…”.

Orain bihar arte esango dizuegu Karolek eta Alek, hemendik, Pocitos hoteletik.



2010/01/19

Marta Ivernoz, Chivilcoyko zinegotzia




- Zer iritzi duzu Montevideora itzultzeaz?
-Montevideora heltzea etxera heltzea bezala da.
- Zer uste duzu irakasleei buruz?
- Nik uste dut irakasleek oso prestakuntza ona daukatela eta pertsona jatorra eta atseginak direla.
- Eta taldeari buruz?
- Egindako taldeak oso onak dira eta malguak ere bai.
- Zergatik dira inportanteak barnetegiak, zure ustez?
- Komunikazioagatik. Batzuk urtean zehar bakarrik gaude eta ezin dugu inorekin hitz egin .
- Non uste duzu izango dela hurrengo barnetegia?
- Nire ustez, Txilen izango da
- Zergatik?
- Txileko kultura ezagutu nahi dugulako; izan ere, txiletarrak oso jatorrak dira.

1. eguneko kronika

Montevideon berriro


Larunbatean, hilak 16, lehenengo pertsonak etorri ziren Pocitosera, 4. Barnetegian egoteko. Irakasle eta ikasle batzuk etorri ziren eta hotelera hurbildu ziren. Igandean beste lagun batzuk etorri ziren eta astelehenean denok geunden hotelean klasea izateko.



Eguneroko jarduerak


. Gosaria

. Goizeko klasea: 9etatik 11etara

. Hamaiketakoa: 11etik – 11.30tara

. Klaseak 11.30etatik – 1era

. Bazkaria 1etik 2.30etara

. Arratsaldeko denbora librea: hondartzara joatea, saunara joatea, gimnasioan egotea, lo egitea, ikastea, dira, besteak beste, gure jarduera nagusiak.

. Bakarkako lana 6etatik 7etara

. Askaria 7etatik – 7.30etara

. Arratsaldeko klaseak 7.30etatik – 8.45etara

. Abestien txanda 8.45etik 9etara

. Afaria: 9etatik – 10etara

. Denbora librea: musika entzutea, lagunekin hitz egitea, lan egitea, gimnasioan egotea, telebista ikustea etab.


Paperezko bertsioa