Egun ezberdina
Osteguna 21 egun ezberdina izan da. Eguna hasteko, aurreko eguneko egunerokoa ikusi dugu: Donostiako danborrada…
Gero ohiturrei buruz hitz egin dugu. Ikasle guzitok gure herriko ohiturak kontatu ditugu:
- Kolonbian: Medellingo lore-azoka eta Banbuco festa
- Argentinan; Makintxaoko ile-moztaile txapelketa, Atamisquiko gazta-festa, Viedma eta Patagonesko sorrera-festa, Chivilcoyko tradizioaren eguna, Trenque Lanqueneko Errege-maratoia.
- Brasilgo inauteriak.
- Montevideoko deiak.
Arratsaldean, taldearen argazki “ofiziala” atera dugu, zazpi eta erdietan.
Gero, Gabik eta Mirenek ustekabe atsegina ekarri digute: gimnasia aerobika. Oso dibertigarria izan da!
Ze ondo ikusten zaituztet! Alejo eta Gustavo han, aurre-aurrean, eta Jon, zer? Ez zinen konturatu argazki bat ateratzen ari zirela? Eta han ikus ditzaket Leonat, Kinku, Oscar, Martin... Beno, denak! Espero dut faltan botatzen nauzuela. MUSUAK!!
ResponderEliminar