2010/01/26

Juanita Zubizarreta


Juanita Zubizarreta, Coronel Pringleseko Eusko Etxearen Lehendakaria

Egun on, Juanita, esadazu zelan izan den zure esperientzia eusko etxearen lehendakari lez, zelan hasi zen, zure historia eusko etxean.


Bueno, aurten Eusko etxeak hogei urte betetzen du eta ni sortzaileetakoa naiz, egia esan, ia zuzendaritza osoa sortzailea da (barreak). Iraunkortasuna frogatzen ari gara (barreak). Nire lehen aldia lehendakari bezala 2004ren amaieratik 2007ra izan zen, eta 2009an berriro hautatu ninduten.


Seguru errepikatzen ari zarela gustatzen zaizulako


Esperientzia aberasgarria da, zalantzarik gabe. Halan, zuk sakontzen duzu euskal kulturan eta, gainera, lan egiten duzu kultura hau zabaltzeko. Adibidez, 2005ean euskaraz abesten duen eta beste eusko etxeetara joaten den korua sortu zen.



Parte hartzen duzu koruan?

Ez, baina neuk ahalegina egin nuen koru hau sortzeko.


Eusko etxeak badu beste ekintzarik?

Bai, adibidez, bi dantza talde daukagu, txikientzako eta helduentzako, eusko etxeko gazteei esker. Beste ekintza bat izango da (barreak) euskara klaseak. Martxoan hasiko da izena emateko epea eta klaseak ere martxoan hasiko dira.


Zelakoa da lehendakariaren lana, sano kantsagarria batzuetan?

Batzuetan apur bat bakarrik sentitzen zara. Zuzendaritzan, hamabost parte hartzaile gara eta orokorrean lauk bakarrik lan egiten dugu. Dena den, oso diruzain ona daukagula esan behar dut. Hura onean eta txarrean dago beti laguntzeko.


Eta, Zelakoa da Euskal Etxearen etorkizuna?

Geure liburutegia eta idazkaritzako bulegoa eraikitzen ari gara, etxe zaharraren ondoan. Gainera, aurten, martxoan, esan dizudan bezala, Euskara klaseak hasiko ditugu. Gure giza taldearen alde zerbait egitea nire helburu nagusia da. Ez dugu nahi eskatu, eman baino. Geuk, euskaldunok, gure eta gure aurrekoen kultura zabaldu nahi eta behar dugu, hau da, gure lekutik kooperatu.


Eskerrik asko, Juanita, atsegin handia izan da beti lez.

Ez Horregatik, mila esker zuri.


No hay comentarios:

Publicar un comentario