2010/01/21

2. eguneko kronika

Goizean kirola, gauean danborra!


Egunero bezala, eguneko gertaerak idatziko ditugu.

Goizean Euskal Herriko urteko kirolariak ezagutu ditugu: txirrindulariak, eskalaitzaileak, surflariak, pilotariak…

Gero, gure herriko eta munduko 2009ko kirolaririk onenak izendatua ditugu.

Arratsaldean, bakarkako lana egin dugu eta gero Leonatekin klasea izan dugu.

Bederatziak laurden gutxitan Gabyk kanoia piztu du, eta interneten Donostiatik Donostiako danborradaren bideo transmisioa erakutsi digu.



Donostiako Martxa

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI

SEBASTIAN BAT BADA ZERUAN
DONOSTI(A) BAT BAKARRA MUNDUAN
(H)URA DA SANTUA
(E)TA (H)AU DA (H)ERRIA
(H)ORRA ZER DEN GURE DONOSTIA

(H)IRUTXULOKO
GAZTELUPEKO
JOXEMARITAR ZA(H)AR ETA GAZTE. (Berriz)

KALERIK KALE
DANBORRA JOAZ
UMORE ONA ZABALTZEN
(H)OR DI(H)OAZ
JOXE MARI¡

GAURTANDIK GERORA
PENAK ZOKORA
FESTARA¡
DANTZARA¡
DONOSTIARREI OI(H)U
EGITERA GATOZ
POZALDIZ
I(H)AUTERIAK DATOZ¡ (Berriz)

BAGERA...¡
GU ERE BAI¡
GU BETI POZEZ,
BETI ALAI



2010 DAMBORRADA

EGITARAUA:

  • Urtarrilak 17, ostirala:
    • 15:00etatik 17:30etara: Donostiako auzoetan, Eskola eta Ikastola ezberdinen Haur Danborraden saioak.

  • Urtarrilak 19, asteartea:
    • 12:00etan: Gaska Kiroldegian, Haur Danborradako Ohorezko Karguen Festa-Aurkezpena.
    • 14:30etatik 20:30etara: Donostiako auzoetan, Haur Danborrada ezberdinen saioak.
    • 19:00etan: Udaletxeko Pleno Aretoan, Hiritar Merezimenduzko Dominen Banaketa.
    • 23:25etatik 00:00etara: Donostiako auzoetan, Helduen Danborrada ezberdinen saioak.
    • 00:00etan: Konstituzio Enparantzan, Gaztelubide Elkartearen eta gainontzeko danborradetako ordezkarien eskutik Banderaren Igoera.
      • Donostiako Konstituzio Plazan Odon Elortza Alkateak Gaztelubide Elkarteko Danborradak eta gainontzeko danborraden ordezkariek Raimundo Sarriegiren San Sebastian Martxa jotzen duen bitartean Donostiako Bandera jarriko du, festei hasiera emanez. Martxaz gain Iriyarena, Retreta, Polka, Tatiago, Diana eta gainontzeko piezak joko dituzte.

  • Urtarrilak 20, asteazkena:
    • 12:00etatik 14:00etara: Alderdi Ederren, Haur Danborrada.
    • 12:30etan: Udaletxean, Urrezko Danborra.
    • 15:15etatik 00:00etara: Donostiako auzoetan, Helduen Danborrada ezberdinen saioak.
    • 00:00etan: Konstituzio Enparantzan, Union Artesana Elkartearen eskutik Banderaren Jeitsiera.
      • Konstituzio Plazan, urtarrilak 20ko gaueko hamabietan, Donostiako Alkatea den Odon Elorzak Hiriko Bandera jeitsiko du Union Artesana Elkarteko danborradak San Sebastian Martxa jotzen duen bitartean, horrela festei amaiera emanez.

Donostiako Damborradari buruzko beste berri batzuk


La Oreja de Van Gogh taldekoak "a capella" abestu dute Donostiako Martxa, Urrezko danborra jasotzean.


Txikienek ere danbor-hotsen erritmora desfilatu dute



Juan Mari Abadek azkeneko aldiz zuzendu du Donostiako danborrada





No hay comentarios:

Publicar un comentario