2010/01/27

6. eguna, larunbata

Gaur klase gutxiago

Egunero bezala, gaur goizeko zortzietan gosaldu dut. Hemen zortzietatik bederatzietara gosaltzen dugu.
Klasea goizeko bederatzietan hasi da: noren, norena, norekin, norentzat deklinabide kasuak errepasatu ditugu. Jokoak ere egin ditugu; adibidez, gauzak zertarako erabiltzen diren asmatzen saiatu gara.
Arratsaldea librea izan da, ez dugu klaserik izan. Batzuk, hondartzara joan gara; beste batzuk, shopingera; eta, besteek, deskantsatu egin dute.
Arratsaldean zinema ikusi dugu hotelean. Filma bukatu ondoren, afaltzera joan gara, eta ondoren… ez dakigu, erreportero guztiak parrandan zebiltzan.

Gaurko ekintza bereziak
“Big Brother” barnetegian
Denok aitorlekura joan gara Kinkurekin! Eta… proposatuta, nominatuta, gaude! Zergatik? Tresnarik ez dugulako erabiltzen. Hemendik aurrera mintzamena lantzeko tresnak erabili beharko ditugu!!
“Pocitosen pozik” zinema
Arratsaldean estreinaldi bat ikusi ahal izan dugu: “Aupa Etxebeste”
Gabiren kioskoan goxokiak erosi ahal izan ditugu. Oso film polit eta barregarria izan da, eta goxokiak, oso onak.



Turismoa Uruguain
Uruguain oso pozik daude, Euskara-ikasleak asko erosten ari direlako. Ekonomiak %8 egin du gora.
Ramblak alaiak dira.
Euskal talde baten musika iritsi da Uruguaira. Montevideoko ramblan jo dute eta sarrera guztiak agortu dira. Horregatik, laster beste kontzertu bat emango dute.
EFEren iturriek esan dute Noe, Alvaro eta Leonat dutela izena musikariek. Bira honetan dantzari bat ere etorri da: Alejo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario