2010/01/20

1. eguneko kronika

Montevideon berriro!


Gaur euskaldunok Montevideora etorri gara. Brasilgoak, Argentinakoak, Txilekoak, Kolonbiakoak eta Uruguaikoak gara. Euskara online ikasten ari gara, eta orain mintzamena lantzeko barnetegian elkartu gara.

Enriquek, Gabik eta Jonek ongi etorri eman digute Pocitos hotelean.

Gero, lan egin dugu eta euskaraz hitz egin dugu.

Hamaiketan, hamaiketakoa hartu dugu: oso gauza goxoak prestatu dizkigute. Hamaika eta erdietan klasera itzuli gara.

Ordu batean, jatetxera joan garenean, zerbitzariak agurra euskaraz eman digu: “Ongi etorri, lagunak!”

Bazkaldu ondoren, batzuk hondartzara joan gara eta besteek siesta egin dute.

Seietatik zazpietara bakarkako lana egin dugu. Gero asko ikasi dugu eta, bukatzeko, denok batera abestu dugu, “Maritxu nora zoaz…”.

Orain bihar arte esango dizuegu Karolek eta Alek, hemendik, Pocitos hoteletik.



No hay comentarios:

Publicar un comentario